XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Auzoko berri BERASTEGI

Pabrika berri bat jasotzera dijoaz; eta tokirik politenean gañera; Jauregi baserri ondoan alegia.

Samingarria da gure errien edertasuna aintzakotzat ez artzea.

Pabrika ori or egiteko ontzat ematean, ez gatoz batera erriko agintariekin.

Beste baztarren batean jaso zitekean.

Bidani-ko ballara zoragarrian jasotzeko asmotan omen ziran; baña poztu egin giñan asmo aiek utsegin zutenean, Erniopeko ibar paregabea erabat itxusi geratu bear zualako.

Orain pabrika ori Berastegin ikustearekin ez degu ezertxo irabazi.

Gipuzkoak baditu puxkatxo batzuek, berez duten edertasunean arretaz gorde bear lirakenak; bi erri oiek, esate baterako.

AZKARATE

Balerdi-pean etzanda nagon errixka naiz, pamili batean bezelaxe ogeita zortzi baserri gordetzen ditudana.

Artzaiak gera.

Oraintzu erri guziak jai-egun aundi bat eratu degu, baserri bateko amar anaiak bildu diralako.

Oietatik sei kalmeidarrak dira, urrietan mixiolari ibillitakoak.

Erri osoa bilduta bazkarian geundelarik, Tabera-Kardenalaren zorion-agurra ere eldu zitzaigun.

ZUMAIA

Goian bego Julio Beobide irudi-egille paregabea, 77 urtetan il zatzaiguna.

Egun aietan naiz-eta albistariak ez aideatu gure erriko seme trebea, or geratzen dira euskaldun aundi onen aintzagarri, bere eskuetatik irtendako amaikatxo irudi, arrian eta zurean egiñak.

Gauregun periodikoak beste uskeri ta txepelkeriak aipatu bear izaten dituzte.

ELGOIBAR

Nekazari-Sindikatoak ibillaldi dotorea antolatu du oraintsu: Solares-ko errira alegia.

Peri ikusgarriak, ganadu bikaiñak, ikullu egokiak, lurgintzako makiña berriak eta onelako amaika gauza erakutsi zizkiguten Santander-alde ortan.

Eskerrik asko; bereziki Santiago Ansola Arrieta jaun trebeari, gidaritzako lanak orren ederki eraman ditualako.